Lan eskaintza
Barra eta sukaldean esperientzia duen pertsona bat behar dugu ordezpenak egiteko. Interesaturik bazaude, gurekin harremanetan jarri, email bat bidaltzen.
Itxitzen dugu!
Uztailaren 1etik 11 bitarte, garbiketa eta mantentze lanak egiteko lokala itxita egongo da.
San Martzialak 2018

Astelehen 25 etik ostirala 29ra arratsaldero irekiko dugu 19:00etatik aurrera.
Larunbata 30a, egun osoan zehar irekita. (Bazkal ordua ezik!!)
Antzerki Politikoa
Kabigorrin egingo den tailer honetan Zapalduon Antzerkia eta Memoria kolektiboa uztartzen saiatuko gera. Memoria eta Antzerkia Bidasoanizena duen proiektu baten barnean kokatzen da hau. Honen helburua Zapalduon Antzerkiaren bitartez Irungo memorian inguruko hausnaketa prozesu bat abian jartzea da.
Gehienez 25 pertsonentzako plazak izango dira, eta tailerra guztiz doakoa da.
Bidasoaldeko ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
Bidasoaldeko ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK taldeko kideak gara eta apirilaren 28tik 30era Gernikan izango den ekitaldira gonbidatzen zaituztegu.
Horretarako Santiago zubian elkartuko gara 28an, 17:00 tan (ostirala).