Eskubideak, erantzukizunak eta parte-hartzea Kabigorrin
Bazkideei buruz
14 urte bete dituen pertsona oro bazkide izan daiteke.
Bazkide gisa onartua izateko, formulario bat bete behar da. Kudeaketa Batzordeari jakinaraziko zaio.
Karga ekonomikoei aurre egiteko, honako akordio hauek ditugu:
- Asanbladak erabakitako sarrera kuota ordaintzea. Guztia batera ordaindu ezin duenak gehienez 3 epeetan egin ahal izango du.
- Urteko kuota arrunta ordaintzea, zenbatekoa Asanbladak erabakita. Ordainketa urtero edo hiruhilero egin daiteke. Bankuko kontuaren bitartez helbideratzeak ikaragarri errazten dio lana Kudeaketa Batzordeari.
- Nahikoa diru-sarrerarik ez duenarentzako (hala nola ikasleak, langabeak) kuota murritza badago. Jakintzat ematen da salbuespen egoera horretatik ateraz gero, bazkideak berak adieraziko diola Kudeaketa Batzordeari, kuota arrunta ordaintzearren.
- Kuoten ordainketak egunean edukitzea beharrezkoa da.
Ardurarik bere gain hartzen duenak ardura horri eutsi beharko dio.
Bazkide izateak ez dakar mesedezko traturik barran edota aretoan.
Gure eskubideak
- Lokal zozialera sartzeko giltza edota txartela edukitzea. Giltza besterenezina da; beraz, inor ezin da lokalean sartu bazkide batek lagundua ez bada. Baja emanez gero, giltza Kudeaketa Batzordeari emango zaio. Galduz gero, Batzorde berari esango zaio.
- Edozein Batzorde, Plenario edo Asanbladatan parte hartzea.
- Edozein ardura edo egitekorentzat hautatzea edo hautatua izatea.
- Kabigorriren egoerari buruzko edozein argibide jasotzea.
- Kabigorriko gune sozialak erabiltzea.