Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa Elkartearen Estatutuak

LEHEN ATALBURUA

IZENA

1. Artikulua.

Elkarte berri bat osatu da KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA izenez, irabazteko animorik gabea, Eusko Legebiltzarrak Elkarteen Araudiei begira 1988ko otsailaren 12an onartu zuen 3/1988 Legean xedaturikoari jarraiki eta Euskadiko Autonomia Estatutuaren 9. artikuluan zehazturikoarekin bat etorririk. Elkarte hau aipaturiko Elkarteen Legearen eta, Legearen kontrakarrean ez datozen bitartean, Estatutu hauen eta, Legearen edo/eta Estatutu hauen kontrakarrean ez datozen bitartean, Elkarteko zuzendaritza organoak zuzen hartutako erabakien arabera arautuko da. Arau mailakoak izango dira, halaber, Eusko Jaurlaritzak onarturiko arauzko xedapenak, ordezko izaera baino izango ez dutenak.

ELKARTEAREN HELBURUAK

2. Artikulua.

Honako helburu hauek ditu Elkarteak:

Aipaturiko helburu xedaturiko arauzko baldintzak bete ondoren, honako iharduera hauek izango ditu Elkarteak eskuko:

ELKARTEAREN EGOITZA

3. Artikulua.

Elkartearen egoitza nagusia Irungo Sarjia kaleko 1. zenbakian, atzealdean, izango da. Honez gainera, Elkarteak beste lokal batzuk izan ditzake Euskadiko Autonomia Elkartearen esparruaren barnean nahiz kanpoan, Biltzar Nagusi Bereziak hala erabakitzen badu. Zuzendaritza Batzordeak erabakiko ditu Elkartearen egoitzaren eta haren esku leudekeen beste egoitzen lekualdatzeak. Elkarteen Erregistroari emango dio Zuzendaritza Batzordeak lekualdatze horien berri.

ELKARTEAREN LURRALDE-ESPARRUA

4. Artikulua.

Elkartearen ekintzak Bidasoaldera zabalduko dira nagusiki.

IRAUPENA ETA IZAERA DEMOKRATIKOA

5. Artikulua.

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA izeneko Elkarteak izaera iraunkorra edukiko du eta soilik Biltzar Nagusi Bereziak, legeek xedaturikoari jarraiki, har dezake Elkartea desegiteko erabakia.

BIGARREN ATALBURUA
GOBERNU ETA ADMINISTRAZIO ORGANOAK

6. Artikulua.

Honako organo kolegiatu hauen esku egongo dira Elkartearen gobernua eta administrazioa:

BILTZAR NAGUSIA

7. Artikulua.

Biltzar Nagusia, bazkide guztiek osatua, bazkideen borondatea erakusten duen organoa da. Biltzar Nagusiaren bilkurak ohikoak eta bereziak izango dira.

8. Artikulua.

Biltzar Nagusia gutxienez urtean behin bilduko da ohiko bilkuran, lehen hiruhilabetean betiere, Elkartearen iharduerarako plan orokorra, aurreko urteko gastu eta sarreren egoera eta Zuzendaritza Batzordearen gestioa onartzeko xedean. Gestio hau Biltzar Nagusiak xedaturikoaren araberakoa izango da eta haren kontrolpean egongo da beti.

9. Artikulua.

Aurreko artikuluan xedaturikoez gainera, Biltzar Nagusiaren esku daude ondoren adierazten diren gaiei buruzko erabakiak:

10. Artikulua

Biltzar Nagusia bilkura berezian bilduko da Zuzendaritza Batzordeak, berez edo bazkideen ehuneko hamarrek eskatuta, hala erabakitzen duenean eta bilkura berezi horren arrazoiak eta xedeak behar bezala azalduta. Nolanahi ere, honako gai hauek ezagutu eta erabakitzeko egingo da bilkura berezirako deia:

11. Artikulua.

Biltzar Nagusietarako deialdiak, ohikoak edo bereziak direla ere, idatziz egingo dira, Gai Zerrendaz gainera, bilkura lekua, eguna eta ordua zehaztuta. Biltzarrerako deialdiaren eta lehen bilkuraegunaren artean gutxienez zazpi egun igaroko dira, eta zehaztu ahal izango da, halaber, Biltzar Nagusia bilduko litzatekeen bigarren bilkuraeguna, baldin eta bi deialdien arteko tartea 30 minututik beherakoa ez bada. Biltzarrerako iragarkian bigarren bilkurarako deialdia aurrikusi ez bada, biltzarra egin baino bi egun lehenago zehaztu beharko da bigarren bilkuraegun hori.

12. Artikulua.

Biltzar Nagusiak, ohikoak bezala bereziak ere, lehen deialdian eratuko dira baldin eta haietara bazkideen erdiak gehi bat biltzen badira. Bigarren deialdian, bertaratutako bazkide kopurua edozein dela ere eratuko da Biltzarra. Bazkideek postaz igorri ahal izango dute beren botua, barne erregimerako Araudian aurrikusiriko era eta baldintzen pean.

13. Artikulua.

Botuen gehiengoaren arabera hartuko ditu Biltzar Nagusiak bere erabakiak.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

14. Artikulua.

Lehendakariak, Idazkariak, Diruzainak eta lau batzordekide soilek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea. Hilean behin, gutxienez, eta elkartearen iharduera desberdinen garapen egokiak eskaturiko guztietan bilduko dira.

15. Artikulua.

Biltzar Nagusiak hautatuko ditu Zuzendaritza Batzordeko kideak, eta urtebetez iraungo dute egiteko horretan Biltzar Nagusiak bestela erabakitzen ez badu. Behin eta berriro hauta daitezke pertsona berak kargu horietarako. Honenbestez berrituko dira kargu hauek: lehen txandan kideen %50. Bigarren txandan gainerakoak.

16. Artikulua.

Honako baldintza hauek bete behar dira Zuzendaritza Batzordeko kide izateko:

17. Artikulua.

Zuzendaritza Batzordeko kideak, Biltzar Nagusiak izendatu eta kargua onartu edo hartaz jabetu ondoan hasiko dira beren ihardunean. Kargu hauen truke ez da diru saririk izango. Halaz ere, haien dietak eta gastuak ordaintzea erabaki dezake Biltzar Nagusiak kasu batzuetan.

18. Artikulua.

Zuzendaritza Batzordeko kideek postua utzi egin beharko dute baldintza hauetan:

Kargua a) atalean aurrikusten den arrazoiarengatik utzi behar denean, Zuzendaritza Batzordeko kideek ihardunean segituko dute hurrengo Biltzar Nagusia egiten den arte, Bilkura horretatik irtengo baitira Zuzendaritza Batzordea osatuko duten kide berriak. b), c), d) eta e) ustezkoetan, Zuzendaritza Batzordeak berak izendatuko du hutsik geraturiko kargua behinbehinean beteko duen pertsona. Biltzar Nagusiaren aurrean aurkeztu beharko du proposamena erabakia onetsia ala ezetsia izan dadin. Ezesten bada, Biltzar Nagusiaren esku geratuko da izendapena. Organo hau osatzerakoan eginiko aldaketa guztiak jakinaraziko dira Elkarteen Erregistroan.

19. Artikulua.

Honako egiteko hauek ditu Zuzendaritza Batzordeak:

PERTSONA BAKAR BATEK OSATURIKO ORGANOAK LEHENDAKARIA

20. Artikulua.

Lehendakaria izango da elkartearen legezko ordezkaria, eta Zuzendaritza Batzordeak eta Biltzar Nagusiak hartutako erabakiak beteko ditu. Zuzendaritza Batzordeko eta Biltzar Nagusiko lehendakaria izango da aldi berean.

21. Artikulua.

Lehendakariaren esku egongo dira soilik Zuzendaritza Batzordearen edo Biltzar Nagusiaren esku ez dauden ahalmen guztiak, honako hauek bereziki:

IDAZKARIA

22. Artikulua.

Idazkariaren egiteko zehatzak izango dira Elkarteko kide izateko eskariak jasotzea eta bideratzea, fitxategia eta Bazkideen Errejistro-Liburua gobernatzea, eta Akta Liburuaren erredakzioaz eta zaintzaz arduratzea. Berari dagokio, halaber, Elkarteen gainean indarrean dauden legexedapenak betearaztea, Entitatearen dokumentu ofizialak zaindurik, Elkartearen liburu eta artxiboen edukina egiaztaturik, eta dagokion agintari eskudunari Zuzendaritza Batzordeko kideen izendapenen eta Elkartearen egoitza aldaketen berri emanik.

DIRUZAIÑA

23. Artikulua.

Diruzainak, egindako sarrera eta ordainketen berri emango du, dirusarrera eta gastuen urteroko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoeraren berri emango du. Guzti horiek Zuzendaritza Batzordearen aurrean aurkestu behar dira, eta honek Batzar Orokorrari, onartu ditzan aurkeztu.

HIRUGARREN ATALBURUA

BAZKIDEAK: BAZKIDEAK ONARTZEKO PROZEDURA ETA BAZKIDE MOTAK

24. Artikulua.

Elkarte honetako kide izan daiteke nahi duen pertsona oro. Pertsona fisikoen kasuan, adin nagusiak edo adin txiki emantzipatuak behar dute izan, eta iharduteko gaitasuna edukiko dute. Gazteen atala sortzen da adin txikiei begira. Biltzar Nagusiak erabakiko du nolako eskuideak eta betebeharrak izango dituzten, beraien gurasoen baimenarekin.

25. Artikulua.

Elkarteko kide izan nahi duenak idatzi baten bidez egingo dio eskaera Lehendakariari, Estatutuak eta Elkarteko barne erregimenaren arauak onartzen dituelako konpromezua zehaztuz. Eskariaren berri emango dio Lehendakariak Biltzar Nagusiari eta azken honek erabakiko du eskaria onartzen duen ala ez.

BAZKIDEEN ESKUBIDEEZ ETA BETEBEHARREZ

26. Artikulua.

Honako eskubide hauek ditu bazkideak:

27. Artikulua.

Honako hauek dira bazkideen betebeharrak:

SANTZIOAK ZEHAZTEKO ERREGIMENA

28. Artikulua..

Zuzendaritza Batzordeak zigortu ahal izango ditu bazkideak Estatutuak xedaturikoak edo Biltzar Nagusiak nahiz Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiak behin eta berriro betetzen ez badituzte. Ondoko artikuluetan aurrikusten denaren arabera santzioak 15 egunetik hilabeteko epean eskubideak kentzetik bazkide izateko eskubideak betikoz galaraztera joan daitezke. Horretarako, Lehendakariak ikerketa bat zabaltzeko erabakia har dezake santzio bat merezi duten jarrera horiek argi daitezen. Idazkaritzak bideratuko du santziorako tramitea eta Zuzendaritza Batzordeari proposatuko dizkio hartu beharreko neurriak. Zuzendaritza Batzordeak zehaztuko ditu santzioak baina aldez aurretik entzun egin beharko dio interesatuari. 25.1. artikuluan aurrikusten diren ekintzetara jotzeko aukerez gainera, Biltzar Nagusian arrazoituko den erabaki honen aurka jotzeko aukera.

BAZKIDE IZAERAREN GALTZEA

29. Artikulua.

Honako kasu hauetan galtzen da bazkide izaera:

30. Artikulua.

Bazkide izaeraren galtzea jakinaraziko zaio interesatuari, eta ondoko Biltzar Nagusi Bereziaren aurrean erabaki horren aurkako errekurtso bat aurkeztu ahal izango duela jakinaraziko zaio halaber. Biltzar hiru hilabeteko epean egiteko asmorik ez balego, biltzar berezira deitu beharko litzateke soilik auzi hori trenkatzeko. Lehendakaritzak erabaki ahal izango du zigortuak bazkide izateko eskubidea galtzen duela bitarte horretan eta bazkide hori Zuzendaritza Batzordeko kidea bada, kargu horretan ez segitzeko agindua luzatu beharko du. Bazkide izaera galtzeko espedientea Biltzar Nagusiaren aurrera eramaten bada, txostenaren laburpen bat prestatuko du Idazkariak Zuzendaritza Batzordeak zigortuak aurkezturiko idazkiaren eta gertatuen berri emateko aukera izan dezan Biltzar Nagusiaren aurrean, honek beharreko akordioa hartzearren.

31. Artikulua.

Bazkide izaera galtzeko erabakia arrazoitua izango da beti eta interesatuari jakinaraziko zaio. Dagokion eskubideaz baliatuta, epaitegietara jo ahal izango du honek erabakia Legearen edo Estatutuen aurkakoa dela irizten badio.

32. Artikulua.

Berak hala nahi izan duelako edo santzio baten ondorioz, bazkide bati Elkartetik kanpo geratzen dela jakinarazten zaionean, dei egingo zaio, hala behar badu, Elkartearekin bete gabe dituen egitekoak bete ditzan.

LAUGARREN ATALBURUA

ELKARTEAREN SORRERAONDAREA ETA AURREKONTUEN ERREJIMENA

33. Artikulua.

Elkarteak ez du sorreraondarerik.

34. Artikulua.

Elkarteak honako ekonomia baliabide hauek aurrikusten ditu bere iharduera desberdinei begira:

BOSTGARREN ATALBURUA

ESTATUTUEN ALDAKETAZ

35. Artikulua.

Zuzendaritza Batzordeak edo, honen erabakiaz, bazkideen herenak, bultzatuta aldatu ahal izango dira Estatutuak. Nolanahi ere, hiru bazkidek osaturiko Ponentzia bat izendatuko du aldaketarako proiektua erredaktatu dezan, Zuzendaritza Batzordeak xedaturiko ildoei jarraiki betiere. Zuzendaritza Batzordeak berak zehaztuko du proiektu hori amaitu beharreko epea.

36. Artikulua.

Epe horren barnean aldaketarako proiektua erredaktatu denean, Zuzendaritza Batzordearen hurrengo bilkurako Gai Zerrendan jasoko du Lehendakariak eta, hala behar badu, onartu egingo da edo Ponentziari itzuliko zaio berriro azter dezan. Aldaketarako proiektua onartuko balitz, Biltzar Nagusi Berezia bilduko den hurrengo bilkurako Gai Zerrendan jasoko du Zuzendaritza Batzordeak aipaturiko proiektua, edota bereziki gai horri buruzko erabakia hartzeko bilkura berezi baterako deialdia egingo du.

37. Artikulua.

Biltzarrerako deialdiarekin batera Estatutuak aldatzeko testua igorriko zaie bazkideei, bazkideek bidezko iritzitako emendakinak aurkez ditzaten Idazkaritzan. Horren guztiaren berri emango da Biltzar Nagusian emendakinak Idazkaritzan baldin badaude bilera egin baino zortzi egun lehenago. Emendakinak bazkide batek edo bazkidetalderen batek aurkez ditzake, idatziz egingo dira eta egin beharreko aldaketak aurkeztuko dira.

SEIGARREN ATALBURUA

ELKARTEAREN DESEGITEA ETA ELKARTEAREN ONDAREAREN APLIKAZIOA

38. Artikulua.

Elkartea desegin egingo da:

39. Artikulua.

Elkartea desegiten bada, Batzorde Kitatzaile bat izendatuko du deuseztapena erabakitzen duen Biltzar Nagusiak. Zuzendaritza Batzordeko hiru kidek osatuko dute Batzorde Kitatzailea, eta horren esku egongo dira une horretan dauden fondoak. Bazkideen eta hirugarrengoen aurreko zorrak kitatu ondoren, ezaugarri pareko Elkarte bati emango dio gera litekeen soberako ondarea.

IRAGAITZEZKO XEDAPENA

Behin behineko izaeraz agertuko dira Zuzendaritza Batzordeko kideak Konstituzio Aktan eta lehen Biltzar Nagusian erabakiko da izendapen horiek berresten diren ala ez.

AMAIERAKO XEDAPENAK

LEHENA. Zuzendaritza Batzordea izango da Estatutu hauetan jasotzen diren aginduak interpretatu eta bertan egon daitezkeen hutsuneak beteko dituen organo eskuduna. Elkarteen gainean indarrean dagoen legearauen pean ihardungo du beti eta harturiko erabakien berri emango du ondoko Biltzar nagusian, berretsi ala ezetsi daitezen.

BIGARRENA. Zuzendaritza Batzordeak eta Biltzar Nagusiak, zeinek bere ahalmenen esparruan eta Bostarren Atalburuan aurrikusitakoaren arabera, modu zilegian hartutako erabakien bitartez aldatuko dira estatutu hauek.

HIRUGARRENA. Biltzar Nagusiak Barne Erregimenerako Araudi bat onartu ahal izango du Estatutu hauen garapen gisa, baina araudi horrek ez ditu behin ere Estatutuetako aginduak aldatuko.

IRUN, 1996ko urriaren 19an.