SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA, PIZTU ITXAROPENA

Caravana Sahara

SAHARAR ILARGIERDI GORRIAKAREN eskakizuna kontuan hartuta

SAHARAR ILARGIERDI GORRIAKAREN eskakizuna kontuan hartuta eta Herri Saharararekiko euskal elkarte ezberdinen elkartasunaren koordinazio politikoaren barnean, SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA martxan jarri dugu, S.E.A.D.en Aldeko ‘OTSAILAK 27’ Euskal Elkarteen Koordinakundea – Coordinadora Vasca
de Organizaciones Solidarias con la R.A.S.D. ’27 DE FEBRERO’.
Hurrengo otsailean irtengo den Karabana Solidario honen helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da, Tindoufen (Aljeria) errefuxiatuta dagoen saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko.
Hamada aljeriarraren erbesteko 40 urte baino gehiagoren ondoren, nazioarteko laguntzak itxaropenak mantentzen ditu iheslari sahararrak, nahiz eta laguntza honen inguruan egiten den politikak zalantzak sortzen ditu atzerriratze behartuta honeri buruz. Hau da munduan dagoen krisirik luzeena Palestinakoaren atzetik. Ez da exodorik itxasotik basamortura, ez
iparraldetik hegoaldera inmigrazio ekonomikorik saharar herriak jasotzen duenaren antzekoa. Errefuxiatuak dira arrazoi politikoengatik, ez goseteagatik ez da hondamendi batengatik ere, eta giza laguntzan ari diren jokatzaile askoren arabera garapen proiektuetan dirua jartzen duten instituzioek gatazka honen konponketan euren boto politikoa emango balute arazoa amaituta egongo litzateke.

Iñigo Muguruzari, maitasunez.

crespon-negro

 

Albisteak ostegunean (hilak 5) astindu gintuen, eta horrekin batera, harridura, atsekabea eta tristezia iritsi ziren.

Aste honetan itxita

Aste honetan ( 5 – 6 – 7) Ateneoa itxita egongo da.

Barkatu eragozpenak.

Martxoak 8

greba-feminista-2019-huelga-feminista-euskadi-euskal-herria-navarra-nafarroa web vertical

Bihar martxoak 8, guk ere planto egingo dugu. Beraz ateneoa itxita egongo da.

 

SAHARAREN ALDEKO XV KARABANA

Cartel CARAVANA XV-- web vertical

2019.eko urtarrilaren 24tik 26a bitarte.

Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XV. elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 44 urte han bizi dira  165.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.