2014.eko maiatzaren 22a, 19:30 etan.
Udako aste batzuk beste boluntario arrunt batzuk bezala Nikaraguako lankidetza
elkarte bati laguntzen pasa ondoren, beste urrats bat ematea erabaki dute. Beren
zentroa sortzeko itzuliko dira eta horrela TXIMELAGUA izeneko abentura berri bati
ekiteko.

2014.eko maiatzaren 22a, 19:30 etan.
Tximelagua
Naiara Navarro, Amaia Goikoetxea eta Lucía Manso fisioterapeutek Nikaraguako
beren lehen egunak deskribatzen dituzte, nolako sentsazioak dituzten, familiekin eta
desgaitasunak dituzten haurrekin dauzkaten lehen hartu-emanak.
Kontatzen dute poliki-poliki herri honekin maitemintzen joan direla, eta zerk eraman
dituen berriz bueltatzea ondorengo bidaia batzuetan.
Kontatuko digute nola kezka batek beste aldera gurutzatzera eraman zituen, leku
zailetan sartzera, gizarteak ahaztuta dauzkan eta laguntzarik jasotzen ez duten urrutiko
herrixkak esploratzera. Han aurkitu zutenak begiak irekiarazi zizkien eta lehendabizi
kezka zena ondoren ardura bilakatu zen.
Ume haiei laguntzeko lanean hasi ziren. Ekimenak jaio eta berelaha hartu zuen indarra.
Beren aktibismoa kontzientziak astintzen hasiko da eta proiektua gauzatzen.
Zentro bat lortzen dute mugitzeko arazoak dauzkaten ume horiei arreta profesionala
emateko. Beren eskuek umeen gorputz ahulduak landuko dituzte; hitzen bitartez,
berriz, familiak motibatu eta babestuko dituzte. Helburuak integrazioa eta
gizarteratzea dira.
Zoriontsua izatea…norbait zoriontsu egitea, pertsona modura errealizatzea, erabaki
bat da. Ea ba zer kontatzen diguten eta zein egoeratan dagoen gaur egun haien
proiektua.
Hizlaria: Tximelagua
Antolatzailea: Bedatsy