2026.eko Azaroak 12a,19:30tan.
PALESTINAREKIN ELKARTASUNA EZ DA DELITUA
Ekainean Espainiako Poliziak Samidoun eta Iranekin Bat plataformetako bi kide atxilotu zituen Getxon eta Bilbon: Libanoko erresistentziako Hezbollah taldeko kide izatea, Telegrameko kanal batean terrorismoa goratzea, hura finantzatzea eta jihadismoko entrenamendu militarra jasotzea leporatu zieten.
Handik hiru egunera askatuta, epaiketaren zain daude Asier Herranz (Getxo, Bizkaia, 1994) eta Youssef Brahim (Tenerifeko Santa Cruz, Kanariar Uharteak, 1992).
Hamabi eta hogei urteko kartzela zigorren itzala dute gainean.