Irungo Harrera Sarea-rekin lankidetza

IHS-3-web

Ohar honen bidez Irungo Harrera Sarea-rekin (IHS) lankidetzan aritzeko eskatu nahi dizuegu, aspalditik, bizitza hobe baten bila doazen migratzaile egunero egiten duten lanaren alde. Hilabete hauetan jende ugari etortzen da eta, askotan, arropa eta azkarrago bukatzen diren beste zenbait gauza behar izaten dituzte, beraz, ahalegin horretan laguntzea pentsatu dugu. Oro har, denok gauza gehiegi ditugu armairuan eta noizean behin arintzea ona izaten da, bai ematen dutenentzat bai jasotzen dutenentzat ere.

Beharren zerrenda hauxe da:

• Euritako zirak.(S, M, L)
• Galtza bakeroak. (S, M, L)
• Mutilentzako sudaderak, irekiak edo itxiak (S, M, L)
• Leggins (L, XL)
• Ibiltzeko oinetako egokiak (41, 42, 43)
• Motxilak .