Topagune: Death Café (38)

2026.eko martxoaren 12a,17:30etan.

Gogoratu jarduera berriz hasteko aukera izango duten lehenengo 15 pertsonak izango direla… ZAIN GAITUZUE!!!!.

Sari banaketa : Asun Casasola XI. ipuin labur lehiaketa

2026.eko martxoaren 5a, 19:30tan.

2008ko Sanferminetan Nagore Laffage gazte irundarra ezetz esateagatik erail egin zuten. Ordutik hona,Nagoreren ama den Asun Casasolak aurrera eramandako borroka emakume guztien askatasunaren sinbolo bihurtu da. Ama honek erakutsitako kemena eta borrokarako grina izugarria izan da eta eredu honi aitortza egiteko asmoz sortu zen “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa” 2013an. Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen lehiaketa, eta literatura lagun, horretan dihardugu urtez urte. Hitzak josiz, berdintasuna osatzen.