KRISIA, ZER KRISI?

teaming

Kabigorrin 16 urte daramatzagu krisian, gaitz endemikoa esaten zaion horrekin.

Kabigorrin 16 urte daramatzagu krisian, gaitz endemikoa esaten zaion horrekin. Une ederrak igarotzen ditugu lagunekin garagardo batzuk edaten, edota antzerkiko edo musikako garaiko azken nobedadeaz gozatzen; baina lokala zabalik edukitzeak eta kultur ekintza batzuk dohainik eskaintzeak kostu batzuk dauzka, eta batzuetan zaila izaten da kostu horiei aurre egitea. Baina ez gatozkizu diru eske, hilean 1€ ez baita dirua; eta hori baita zuregandik espero duguna: zu konprometitzea guri Teaming plataformaren bitartez hilean euro bat ematea.

Hitzaldia: Proceso de paz en colombia

2014.eko AZAROAK 04an,  19:00 etan.

Hitzaldi honen bidez, Kolonbian bakearen bila bizi izandako prozesuen errealitatea helarazi nahi diegu Gizarte Mugimenduei.

Pertsona guztien Oinarrizko Errenta

renta-basica

Martxoaren 7an 19:00etan

Modu berriak bilatzeko garaiak dira. Aldaketa garaiak dira. Gauzak beste modu batera egitearen alde apustu egitekoak. Probatzeko garaiak eta, horrekin batera, jakina, huts egitekoak; baina, betiere aldatzeko helburu argiarekin.