Aurkezpena: Eva Campo Müller Elkartea

2017.eko abenduaren  16an, 12:00etan.

Eva Campo Müller Elkartearen aurkezpena.

2017.eko abenduaren  16an, 12:00etan.

Eva Campo Müller Elkartea

Evaren senide, lankide eta lagunak,
zuengana jo dugu duela urtebete abiatu genuen egitasmoaren berri emateko eta bertan parte hartzera gonbidatzeko. Eva gogoan, berak defendatzen zituen balioetan eta bere jardun profesional zein militantean inspiratuta elkartu bat sortu dugu.
Honako hauek dira helburuak :
Jendartearen hobetzea eta berrikuntza soziala.
(Mugaz gaindiko) tokiko garapena.
Bularreko minbiziari dagokionez, sendaketa prozesuak laguntzea.
Helburu horiei helduko diegu diseinu sozialetik, feminismotik, iraunkortasunetik eta hurbilpen holistiko batetik.
Edozein ekarpen edo argipenetarako, gurekin harremanetan jar zaitezke :
evacampomuller-elkarea@gmail.com
662962586
Elkartearen sorrera sustatzen aritu garen senide, lankide eta lagunak,
Eva Campo Müller, berrikuntza sozialerako elkartea

 

Aurrekoa
Hurrengoa