Kontzertua: SLOW TIMES BLUES BAND

2026.eko urriaren 24a,19:30tan.

Slow Times Blues Band taldearen kontzertua.

SLOW TIMES BLUES BAND

2016an Zarautzen Iker Urkiri gitarristaren proiektu pertsonal gisa jaioa, Slow Times Blues Band agertokian energia itzela islatzen duen laukote bihurtu da.

Freddie King, Etta James edo Laura Chavez bezalako kondairen eragin handiarekin, Arrasate Blues 2025, TolosandBlues 2026 eta Burlada Blues Bar 2026 bezalako agertoki garrantzitsuetan izan gara. Horrez gain, Usurbilgo Aeroson estudioetan grabaturiko bi estudio-saio argitaratu ditugu (‘Studio Session 2022’ eta ‘Studio Session ’25’), gure soinu gordina eta benetakoa islatuz.

Iker Urkiri – Gitarra –Estilo eta interpretazio oso pertsonala, Texasko eta Chicagoko bluesaren eragin sakonarekin.

Saioa Sese -Ahotsa –Ahots indartsua eta agertokiko presentzia izugarria, arima zuzenean ukituko dizuna.

Carmelo García – Baxua –Rockabilly eta rock’n’roll sustraiak, blues lerroak modu berezian laztantzen ditularik.

David Gorospe – Bateria –Erritmo sendoa eta zehatza, energia eta giro ona dariola poro guztietatik.

Hurrengoa