Jardueraren, parte-hartzearen eta bizikidetzaren zerbitzura dauden instalazioak

Guneak

Kabigorriren helburuak garatzeko sede sozialak honako guneak ditu:

Aretoa eszenategiarekin

Kabigorriren aktibitateak nagusiki gauzatzen diren gunea. Erabiltzeko orduan, aktibitateok dute lentasuna.

Kabigorriren edozein bazkidek erabil dezake aretoa, nahi dituen bilera edo aktibitateak egitearren. Kasu horretan, JARDUERA BATZORDEARI JAKINARAZIKO DIO.

Kabigorri publikoari itxia dagoenean aretoa erabiliz gero bazkideak tokia aurkitu bezala utzi behar du: garbi eta txukun.

Musika, aktibitaterik ez denean, girotzeko egongo da, solasa ez eragozteko moduan.

Bilera gela - Bulegoa

Kabigorriren Batzordeen bileretarako erabiliko da.

Publikoari itxia egongo zaio: Edozein bazkidek erabil dezake, giltza barran eskatuz.

Bertan daude hilabetetako plangintza panelak, aurreikusitako aktibitateekin.

Bazkide bat bertan izanez gero, beste edozein bilera egiteko ere erabil daiteke.

Txokogorri

Kabigorriko edozein bazkidek erabili ahal izango du txokoa. Erreserbak gune honetan horretarako prestatutako agendan idazten dira.

Sukaldea soilik bazkideek edo bazkide baten zaintzapeko ez bazkideek erabilia izango da. Irakurri Arautegia.

Barra – Anbigua

Barra bazkide eta lagunentzako zerbitzu gisa dago pentsatua, otarteko erako janariak eta edariak eskaini behar ditu.

Arrendamentu, kontratu edo bese eratara,Kabigorrik barraren hustirakuntza besteren gain utz dezake.

Adierazpen gune bat behar izanez gero

badugu: