2024.eko Urtarrilaren 25tik 27 arte.
Sahararako elikagaien bilketa.

2024.eko Urtarrilaren 25tik 27 arte.
SAHARAKO JANARI BILKETA
Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioa elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 48 urte han bizi dira 165.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.
Lagundu nahi baduzue,urtarrilaren 25tik 27ra arte, Kabigorrira ekar ditzakezue
- atuna,
- sardinak,
- arroza,
- azukrea,
- lekaleak,
- pasta
- konpresak.
Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen dizuegu, baizik eta plastikoz bilduta; hara eramateko hobeak dira eta.
Halaber, 2024ko uztailan eta abuztuan gure herrira etorriko diren 9-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu saharrarentzat harrera-familiak behar ditugu. Zuen seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzea eta baloratzea nahi baduzue, eta interesatuta bazaudete elkar-harrerapen horrekin, Udalako Ongizate Sailara ala guregana argibide bila jo dezakezue, 2024ko martxoaren amaiera arte.
Mila esker zuen laguntzagatik.
TXINGUDI SAHARAREKIN TADAMUM ELKARTEA
tadamum@hotmail.es
Teléfono: 628 569 463