2020.eko urtarrilaren 4an, 23:20etan.
Sangre de Mono talde Irundarraren agurra.

2020.eko urtarrilaren 4an, 23:20etan.
Sangre de Mono
Sangre de Mono 2009an hasi zen bi abeslariz osatutako rap/ragga talde bezala. Lehenengo kontzertuetan ordenagailu batekin eta interneten doan aurkitutako abesti instrumentalekin soilik aritzen ziren. Hurrengo urteetan bi gitarra-jole (elektrikoa eta klasikoa) eta Dj bat sartu ziren taldean. 2013an, abeslari batek taldea utzi ondoren, instrumental guztiak kentzea eta abesti guztiz propioak sortzea erabaki zuten. Trantsizio honetan, bateria-jolea eta baxu-jolea sartu ziren taldean. Erritmo eta estilo berriak ekarri zituzten, gaur egun ezagutzen dugun Sangre de Mono osatuz.
Taldeak Kabigorrin eskeiniko du bere azken kontzertua.