Ekitaldiak 2026
Sahararen aldeko Euskal Karabana

2026.eko otsailaren 5,6 eta 7a,19:00tik aurrera.
Sahararen aldeko Euskal Karabana
Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioa elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 50 urte han bizi dira 170.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.
Lagundu nahi baduzue, otsailaren2 tik 8 ra arte, Kabigorrira atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta emakumeentzako konpresak ekar ditzakezue.
Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen dizuegu, baizik eta plastikoz bilduta; hara eramateko hobeak dira eta.
Halaber, 2026ko uztailan eta abuztuan gure herrira etorriko diren 10-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu saharrarentzat harrera-familiak behar ditugu. Zuen seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzea eta baloratzea nahi baduzue, eta interesatuta bazaudete elkar-harrerapen horrekin, Udalako Ongizate Sailara ala guregana argibide bila jo dezakezue, 2026ko martxoaren amaiera arte.
Mila esker zuen laguntzagatik.
TXINGUDI SAHARAREKIN TADAMUM ELKARTEA
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Teléfono: 628569463