Guneak
Kabigorriren helburuak garatzeko sede sozialak honako guneak ditu:
Aretoa eszenategiarekin
Kabigorriren aktibitateak nagusiki gauzatzen diren gunea. Erabiltzeko orduan, aktibitateok dute lentasuna.
Kabigorriren edozein bazkidek erabil dezake aretoa, nahi dituen bilera edo aktibitateak egitearren. Holakoetan, erreserba egin behar da bulegoko (sartu eta ezkerraldean) hilabetetako plangintza paneletan, Aktibititate Batzordeari ere esango dio.
Kabigorri publikoari itxia dagoenean aretoa erabiliz gero bazkideak tokia aurkitu bezala utzi behar du: garbi eta txukun.
Musika, aktibitaterik ez denean, girotzeko egongo da, solasa ez eragozteko moduan.
Bilera gela - Bulegoa
Kabigorriren Batzordeen bileretarako erabiliko da.
Publikoari itxia egongo zaio: Edozein bazkidek erabil dezake, giltza barran eskatuz.
Bertan daude hilabetetako plangintza panelak, aurreikusitako aktibitateekin.
Bazkide bat bertan izanez gero, beste edozein bilera egiteko ere erabil daiteke.
Txokogorri
Sukaldea soilik bazkideek edo bazkide baten zaintzapeko ez bazkideek erabilia izango da. Irakurri arautegia.
Barra – Anbigua
- Barra bazkide eta lagunentzako zerbitzu gisa dago pentsatua, otarteko erako janariak eta edariak eskaini behar ditu.
- Arrendamentu, kontratu edo bese eratara,Kabigorrik barraren hustirakuntza besteren gain utz dezake.
Adierazpen gune bat behar izanez gero, badugu:
- Panel handi bat kanpoan, erabili nahi duen talde edo erakunde ororen esku.
- Barra eta sarrera arteko panel bat, erabilera librekoa. Bertako iritziek Kabigorrirenarekin bat ez dutela egin beharrik eta kartelek sinatuta egon behar dutela jakinarztearren,ohar bat jarriko da.
- Barne komunikazio panel bat barrako sukaldeko sarrera ondoko paretan.
- Kanpoko espositorea eta atrila, Kabigorrik besterik ez erabiltzekoak.
- Barran edo toki ikusgarrian Artzeren kartela egogongo da.