Ekitaldiak 2025
Antzerkia: BILLIE
2025.eko ekainaren 14a, 19:30tan.
BILLIE
Piano bat, abeslari bat eta mikrofono zahar bat. Kea eta kriseiluak, Harlemgo kabaret zaharretan bezala... Kontzertu antzeztua baino gehiago, jazzaren diba handienetako bati egindako omenaldia da Billie: Billie Holiday.
Hari omenaldia, interprete gisa, pertsona gisa, eskubide zibilen aldeko mugimenduan aitzindari gisa.
Abesti eta abesti artean, aktoreak Billie Holidayren bizitza mitiko eta katastrofikoaren pasarteak kontatzen dizkigu eta galdera bat egitera gonbidatzen gaitu: Nola biziraun gizarte klasista, matxista, arrazista... Gaur edo duela 100 urte?
"Inork ez zuen berak bezalako gose hitza kantatzen, ezta maitasun hitza ere..."
Antzerkia eta musika zuzenean.
Bea Insa eta Rafa Acevesekin, pianoan.