Ekitaldiak 2025

Aurkezpena: SK420 Sagardo Kannabikoa

sagardoa-web

2025.eko Martxoaren 6a,19:30etan.

SK420

Martxoaren 6an, elikaduraren, ostalaritzaren eta sagardoaren zaleei gonbidapena luzatzen diegu SK420 aurkezteko, merkatuan dagoen lehen cannabis sagardoa. Ekitaldia Iruneko Ateneo Kabigorrin izango da 19:30etik aurrera.

Sagardo berritzaile bat da, oinarrizko ukitu naturalarekin. Arabako sagarrez egina eta ukitu berezi batekin: kalamua landaretik zuzenean ateratako osagaia, bere zapore bereizgarria ematen diona.

Ez du CBD ezta THC-rik, beraz ez du efektu psikoaktiboa, baina bai identitate bakarra, gastronomia merkatuan bereizten duena.

Profesionalentzat eta sagardoaren zaleentzat da ekimena. Esperientzia berriak probatu nahi dituzten pertsonak bilduko gara: ostalaritza, banatzaile eta gastronomia espezialistei zuzenduta dago, eskaintza zabaltzeko produktu berritzaileak bilatzen dituztenak.

SK420 sagardoa dastatzeko modu berri bat da, tradizioa eta berrikuntza uztartuz.

Zain izango zaitugu!

 

Kabigorri

©