Ekitaldiak 2025

Sahararen aldeko Euskal karabana

kARTEL KARABANA-web

Urtarrilaren 23 tik 25 ra arte.

Sahararen aldeko Euskal karabana

Kaixo, lagunok
Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioa elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 49 urte han bizi dira 165.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.

Lagundu nahi baduzue, urtarrilaren 23 tik 25 ra arte, Kabigorrira atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta emakumeentzako konpresak ekar ditzakezue.

Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen dizuegu, baizik eta plastikoz bilduta; hara eramateko hobeak dira eta.

Halaber, 2025ko uztailan eta abuztuan gure herrira etorriko diren 9-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu saharrarentzat harrera-familiak behar ditugu. Zuen seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzea eta baloratzea nahi baduzue, eta interesatuta bazaudete elkar-harrerapen horrekin, Udalako Ongizate Sailara ala guregana argibide bila jo dezakezue, 2025ko martxoaren amaiera arte.

Mila esker zuen laguntzagatik.

TXINGUDI SAHARAREKIN TADAMUM ELKARTEA
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Teléfono: 628569463

 

Tadamum.resized

 

Kabigorri

©