Ekitaldiak 2024
Hitzaldia: GAUEKO ARGAZKIA ETA LIGHT PAINTING

2024.eko Urtarrilaren 25a,19:30etan.
GAUEKO ARGAZKIA ETA LIGHT PAINTING
Kabigorri Ateneoan dugun erakusketa aprobetxatuz, hitzaldi honetara bertaratzen direnei gaueko argazkilaritza eta light painting zertan datzan ezagutarazi nahi diegu. Mundu honetan egin dugun ibilbideaz, nola hasi ginen, erabiltzen ditugun teknikez, etab.
Argazki mota hau egiteko erabil daitezkeen oinarrizko tresna batzuk irakatsiko ditugu, baita erabiltzen ditugun kamera motak eta horiek konfiguratu behar ditugun oinarrizko zenbait alderdi ere.
Hitzaldiaren ostean, irudi ikusgarri hauek nola lor daitezkeen erakustaldi txiki bat egingo dugu, bertaratzen direnek ikus dezaten ez dela hain zaila den zerbait, irudimen eta pazientzia pixka bat besterik ez dela behar.