Ekitaldiak 2022
Erakusketa: Aniztasun istorioak
2022.eko urtarrilaren 27tik martxoaren 5a bitarte.
Aniztasun istorioak
Historia ugarik osatzen dute Gipuzkoako historia. Iragan ez oso urrun batean
probintziako pertsona askok bizitza hobe baten bila emigratzea erabaki bazuten ere,lurraldearen oraina eta etorkizuna munduko hainbat lekutan jaiotako pertsonen etorrerari esker eraikitzen ari dira.
Erakusketa honek errealitatea estigmatizatzen eta alboratzen duen historia bakarrari aurre egin nahi dio, migrazioak eta aniztasunak dakarten aberastasun anitzak ikusezin bihurtuz. Hori lortzeko, herrialde ezberdinetan jaiotako eta Lazkao, Zumaia, Irun,Eskoriatza, Hondarribia edo Donostiako bizilagun diren pertsona batzuen bizitzahistoriak bilduko ditugu.
Aurkezten dugun istorio bakoitza berezia eta paregabea da, pertsona migratuak ere askotarikoak direlako. Bakoitzaren arrazoiak, egoerak eta ibilbidea aldatu egiten dira.
Hala ere, arrazakeria eta gorroto-diskurtsoak hainbat modu eta intentsitatetan
agertzen dira beren bizi-esperientzietan.
Annass, Carolina, Eduardo, Elena, Faback, Hafsa, Liz, Maddi, María Elena, Alicia Karina, Moussa, Norma, Silvia, Silas, Taliska eta Aída ere beren ametsak gauzatzen saiatzeko ausardia partekatzen dute.