Ekitaldiak 2021

Dokumentala: Norte Salvaje

cartel Norte Salvaje-web

2021.eko abenduaren 2an, 19:30tan.

Norte Salvaje

Batzuetan mugak ikusezinak dira. Beste batzuk, espazioei aurre egiten dieten horma sendo gisa aurkezten dira, itsasoan barneratuz edo zerurantz igoz. Mugak bertikalak dira, likidoak, mugikorrak, iragankorrak, betikoak. Larruak ere muga bihurtzen dira. Mugek igarobideak bultzatzen dituzte, arriskutsuagoak egiten dituzte eta miseria negozio bihurtzen dute. Mugak arbitrarioak dira. Mugak interes politiko eta ekonomikoen araberakoak dira, eta beldurraren bidez eraikita daude. Zer da basatiagoa? Muga zeharkatzen saiatzen den persona edo muga bera? Ez al da basatiagoa kontzertina, metala eta migrazio burokrazia? Iparraldea da basatia.

Al Borde films, CEAR-Euskadik eta KABIGORRI Ipar Basatia dokumentalaren estreinaldira gonbidatu nahi zaitugu. Gerran ihes egin zutenen eta gaur egun babes bila dabiltzan pertsonen erbestealdia elkarrizketatzen duen dokumentala da. Ipar Basatia Mexikon eta Euskal Herrian barrena egiten den bidaia da, non ipar eta hego globalaren arteko muga bertikalean zeharreko igarobideen noranzkoa barne mugimendu, harresi natural eta gizakien bidez irudikatzen den.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©