Ekitaldiak 2021

Zinea: Julieta engaña a Romeo

Julieta engaña a Romeo -web

2021.ko azaroaren 18an, 19:30tan.

Julieta engaña a Romeo

"Irungo Zinemak – Magia en la pantalla (1897-2021)" erakusketaren osagarri gisa Juileta engaña a Romeo (José María Zabalza) film luzearen proiekzioa programatu dugu. Irunen filmatua, nolabaiteko umore beltza eta kutsu surrealistak dituen komedia honek hiria 1964. urte hasieran nolakoa zen gogoratuz gozatzeko aukera emango digu. Kale, plaza, eraikin, establezimendu ugari egongo dira, agian jende ezagun ere Ateneoaren pantailan agertzen direnak.

Filmatu eta hilabete gutxira, filmaren mundu mailako estreinaldia jada desagertuta dagoen Cine Avenida aretoan izan zen, 1964ko martxoaren 29an.

 

JULIETA ENGAÑA A ROMEO (1964)

74'. B/N. Comedia

Zuzendaritza: José María Zabalza

Interpreteak : Germán Cobos (Roberto), Gloria Osuna (Julita), Lina Morgan (Matilde), Juanjo Menéndez (Guardia), Pilar Laguna (Luisa), Félix Fernández (Padre de Julita), Carmen Lozano (Laura), José María Zabalza (Ramón), Antonio Escales (Director oficina), Arcadio Baquero (Padre de Roberto), Eusebio Escalante (Empleado oficina), María Banquer, Mercedes Borque, Miguel Madrid.

Gidoia: José María Zabalza

Argazkia: Emilio Foriscot

Musika Fernando García Morcillo

Muntaia: Antonio Gimeno

Ekoizketa: Uranzu Films S.L.

Sinopsia

Robertok, Julitarekin ezkonduta, zailtasunak ditu Matilde bere maitalea bisitatzeko. Lanorduetan berarekin egoteko, bulegoan emazteak iruzurra egiten diola esaten du,honek, bere lana uztea baimentzen dio emazteari jarraitzeko ustezko helburuarekin. Infidelitatearen esamesak jendearen ahoz aho pasatzen dira, puntuak lotzen saiatuz, Julitak taxi bat hartzen duela, egunero ordu berean ..

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©