Ekitaldiak 2020
Erakusketa: Atziri
2020.eko irailaren 17tik urriaren 24a bitarte.
Atziri
Atziri bi lagunek osatzen dugu. Feminismoa gure bizitzaren ardatz bihurtu den honetan, guk
hutsune bat ikusi genuen. Nolabait ere gure inguruan ez genuen feminismoa erabat euskaraz
bizitzen. Ideia honekin sortu genuen Atziri proiektua.
Erakusketa hau feminismoan eta gure bizitzetan erreferente izan diren emakumeei dago eskainita,
bai mundu mailako ereduei eta baita Euskal Herrikoei ere. Emakume ezagunak eta arrakastatsuak
topatuko dituzue bertan, baita itzalpean daudenak ere.
Kolorez betetako ilustrazio digitalak dira
bakoitza bere azalpenarekin. Mimo handiz egindako erakusketa aurkituko duzue detaile txikiena
ere zaintzen saiatu baigara.
Gehiago jakin nahi baduzue bisitatu gure Instagrama @atziri_atziri.