Ekitaldiak 2018
Erakusketa: Jabier Fagoaga
2018.eko abenduaren 13tik 2019.eko urtarrilaren 19a bitarte.
Koloreen Bizikidetza
Lapitzak, rotulagailuak, kaligrafia, brotxak, pegatinak, pankartak, afitxak,
grafitiak, spray... ta murala txiki bat.
Argiak, itzalak, kolorea, Bidasoaldeko errekeen dizdir adiskide nere ibilbidean.
Urtetik urtera, ekaitzak ekaitz, zure ur oldartuenetan sorkuntzaren arnas
berriak garbitzen dira.
Bailarak euren artean borrokatzen, koloreak alde guztietan jolasten.
Kolore beltzak gizakia irudikatzen. Moreak lagunduko diote altzaten.
Errekaren freskotasunean babestuak berde biziak margotzean behatzak
puzkatzen diren arte.
Margoak itsasoak busti dituen ohialetan itxekiak.
Ohian bakartien gauetan, askatu beharreko pintzel galduak, naufragoak
uretan margotzen dituzten lohiaz betetako zialdoak; laztantzen eta noizbait
margotu nahi duten euren magalean igeri ari den ilargiaren argia.
Bitartean nere margolan hauek errekaren korrentea Kabigorria-ra (Mosku)
eraman ditu Irunen beti etxean sentitu naizelakoz.
Eskerrik Asko