Ekitaldiak 2016
Erakusketa: Arantxa Arratibel
2016.eko abenduaren 15tik 2017.eko urtarrilaren 28arte.
Arantxa Arratibel
Abenduaren 22tik 2017ko urtarrilaren 28ra Arantxa Arratibel margolari Donostiarraren obra izango dugu ikusgai.
Haurra zelarik Gipuzkoako Artisten Elkartean hasi eta margolari gisa bizi osoko ibilbide oparoa egin du Arratibelek. Bere lanetan materialek presentzia handia dute eta joera espresionista antzeman daiteke. Adibide gisa jar ditzakegu zakuz egindako eguzkiloreak, gure etxe atariak babesteko moduko obra txiki bezain handiak.