Ekitaldiak 2015
Kontzertua: NEIGHBOR
2015.eko Maiatzaren 30an, 23:30etan
NEIGHBOR
neighbor, bizilaguna, nire atera atorri da gaur goizean, pijama eta gitarra soinean:
- Kafea eta kantu bat eguna hasteko, neighbor?
- Noski, bada, neighbor!
Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) neighbor dira. Tradizio klasikotik salto egin eta kantu propioak sortu eta aditzera ematera ausartu dira oraingoan.
Auzo berean bizi dira, Kepler-444 eguzki sisteman.
Maite Larburu eta Josh Cheatham-ek antzinako musika dute ogibide eta elkargune. Pantomime (biolina, viola da gamba eta klabezina) ganbara musika taldearen sortzaile ere badira, eta talde honekin, Japonian, Eslobenian eta Utrecht-eko antzinako musika festibalean kontzertuak emandakoak dira.
neighbor proeiektua, elkartze honen ondorioz sortu zen.
Eguneroko antzinako musikagintzarako erabiltzen dituzten tresnak alde batetara utziaz, (ez guztiz, hala ere), Larburu eta Cheatham-ek kantu propioak sortzeari ekin diote.
ura patrikan diska beraien lehendabizikoa lana da, eta euskara, ingeles eta gaztelaniazko 13 kantu biltzen ditu. Grabaketa honetan Josh-en gitarra, shakuhachi-a, sarangi-a, kontrabaxua eta viola da gamba dira, Maiteren ahotsa laguntzen duten instrumentuak, besteak beste.
Gaztelupeko hotsak disketxeak eman zuen diska argitara, 2013ko urriaren 29an.