Ekitaldiak 2015

Dokumentala: Ekozinemaldia 2015

kartela ekozine 2015web

2015.eko martxoaren 26an,19.30etan.

Ekozinemaldia 2015

Aurtengo zinemaldiari begira aukeratutako gaia estu lotuta dago petrolioa ateratzeko fracking deritzon sistemarekin. Ekozinemaldi honen bidez erakundeak eta petrolio konpainiak trikimailuen bidez egiten ari direnen berri eman nahi dugu, eta horiek salatu nahi ditugu. Fracking sistema batik bat Estatu Batuetan garatu dute, eta ondorioak agerikoak dira jada. Orain eta hemen, munduko beste leku askotan bezala, benetako mehatxu bati egin behar diogu aurre.

Egitaraua:

- "Chiacté Vive" (Curruscu – 2:46') Mugarik Gabe
- "Argentina libre de fracking" (3;54)
- "Fracking Patagonia" (40:00)

"Chiacté Vive" (Curruscu – 2:46'). Mugarik Gabe.

Chiacte herriaren historia ezagutuko dugu oihaneko marrazki bizidun hauen bidez. Mehatxatuta dagoen herri indigenaren historia da. Latinoamerikan bakarra ez den historia. Enpresa multinazional handiak dira lurren lapurreten erantzuleak, bertakoak euren lurretatik egotzi izanaren erantzuleak eta naturari eragindako mehatxu eta kalte atzera ezinen erantzuleak.

"Argentina libre de fracking" (3;54)

Argentinako gizarte, sindikatu, ingurumen eta politika taldeek batera ekoitzia. Bideo honek fracking sistemak Argentinan bizi duen egoera ezagutaraztea du xede, gizartearen mobilizazioa bultzatzeko.

"Fracking Patagonia" (40:00)
Grégory Lassalle - Frantzia Lurreko Lagunek produzituta. www.frackingpatagonia.com)

Argentina jo du konbentzionalak ez diren hidrokarburoen sukar berriak. Aitzitik, Frantzian, 2011n, herri mobilizazio sendo batek lortu zuen Frantziako lurraldean haustura hidraulikoak debekatuko zituen lege bat bozkatzea. Ondorioz, baliogabetu egin zuten Montélimarrek Total enpresari egindako emakida. Baina aipatu enpresa Europako eta Munduko beste herrialde batzuetara jotzen du gasa eta petrolioa modu ez konbentzionalean ustiatzera: dagoeneko bigarren gas operadorea da Argentinan, sektoreko nazioz gaindiko beste enpresa batzuek baino lehenago lortu baitzituen Patagoniako Neuquén probintzian, babestutako eremu natural baten baitan, eskisto-gasa ustiatzeko kontzesioak. 30.000 km2 hartzen dituen Vaca Muerta arroa berehala bihurtu da Total, Chevron, YPF, Shell eta Apache bezalako petrolio konpainiek amestutako El Dorado. Mundu mailan eta hidrokarburo ez konbentzionalen erreserba ustez ustiagarriei dagokienez hirugarren herrialdea litzateke Argentina. Bertako herriak –bereziki Maputxe herriak eta laborari xumeak–, petrolioaren eta gasaren ustiakuntza konbentzionalaren ondorioak hamarnaka urtetan pairatu dituztenak, atzerriko petrolio konpainia handiek eta berriro ere nazionalizatutako YPF petrolio enpresak inguratuta daude une honetan: lurrak ari dira berenganatzen, errepresio bortitza ari dira bideratzen, etab. Herritarrei kontsultatu gabe oniritzia eman zien gobernuak. Dagoeneko abian da erresistentzia...

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Kabigorri

©