Ekitaldiak 2015

Dokumentala: Las misiones pedagogicas

misiones pedagogicas

2015.eko martxoaren  12an, 19:30etan

Las misiones pedagogicas

II. Errepublikako eginkizunik eskuzabalentzat hartzen dira Misio Pedagogikoak. Haien zereginean 5.000 liburutegi baino gehiago banatu zituzten eta kultura zein dibertsioa eraman zituzten Espainiako tokirik urrunenetara.

Ia mila unibertsitariok eratzen zuten II. Errepublikako Misio Pedagogikoak. Bost urtez Espainiako zazpi mila herritan ibili ziren landako eskola eskasa oinarrizko liburutegiekin, antzerkiarekin, zinearekin, musikarekin eta Prado Museoko obra handien kopiekin. Baina, aldi berean, kultura herrikoi hartaz elikatu ziren, eta hori dela eta hasiera batean kontrajarriak ziren bi mundu haien arteko truke bat izan zen.

Misio Pedagogikoak Manuel Bartolomé Cossío pedagogoak zuzentzen zituen eta haietan, espainiar kulturako beste pertsona ospetsu batzuen artean, hauek izan ziren parte hartzaileak: Alejandro Casona, Luis Cernuda, Carmen Conde, María Zambrano, Ramón Gaya, Rafael Dieste eta José Val del Omar zinegilea. Zinea lehen aldiz herri haietara eramateaz gain, hiriko jendearentzat ezezaguna zen Espainia filmatu zuen.

Álvaro Sotoren dokumental honek aurrekariak kontatzen ditu, baita bost urtetako lana eta kultura kanpaina hark utzi zuen aztarna ere.

Hainbat historialarik aztertu dute horren garrantzia eta "misiolari" batzuen testigantzak entzuten dira, RTVEren Dokumentu Funtsetik eta Ikasleen Egoitzatik aterata.

Patronatu errepublikarraren eskuzabaltasunezko lana berreskuratzen du dokumental honek misiolari batzuen hitzaz eta garai hartan umeak ziren batzuen oroitzapenez baliatuz.

Asociacion Republicana "Nicolas Gerendiain"nek antolatuta.

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Kabigorri

©