Ekitaldiak 2015

Dokumentala: CIUTAT MORTA

Ciutat-morta-cartel-web

2015.eko otsailaren 22a, 19:30etan

CIUTAT MORTA

Dokumentalak 4-F kasua narratzen du. Egitateak Bartzelonan gertatu ziren, 2006ko otsailaren 4an. Udaltzaingoko agente bat larriki zaurituta geratu zen buruan inpaktu bat jaso ondoren. Pertsona batzuk atxlotu ziren eta lau kondenatu zituzten kartzelara, nahiz eta etengabe adierazi errugabeak zirela. Haietako bat Patricia Heras da. Hark betidanik esan duen bezala, egitateak gertatu ziren tokian ez zegoen. 2011ko apirilaren 26an bere buruaz beste egin zuen, kartzela-baimenaldi batean.
Dokumentala joan den larunbatean (hilak 17) eman zen Canal 33 kanalean eta 569.000 pertsonak ikusi zituzten. Erabateko audientzia arrakasta izan zen TVCko bigarren kanalerako. Ciutat Morta eman aurretik telebista publikoak bere erresistentzia adierazi ditu eta epaile batek agindutako zentsura saiakera –minutu batzuetan muxarratutako bertsioa pasa zen gertaeren garaiko Udaltzaingoko goi mailako kargu batek eskatuta- indar gehiago eman zion espektatibari, poliziaren, politikoen eta epaileen abusuei buruzko kasu bat gordintasun osoz erakusten duen dokumental baten aurrean.

 

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Kabigorri

©