Ekitaldiak 2015
Erakusketa: Detritus
2015.eko otsailaren 19tik martxoaren 19ra.
DETRITUS
PinturaDetritus nire estrategia da bizirik egoteak berekin dakarren esperientzia ez onargarria eraman ahal izateko, eta Kabigorrin erakusgai dauden nire koadroek arazo hau komentatzen dute. Agian arazoa ez da neurea bakarrik, baizik eta genero maskulinoaren desabantaila bat, gizon heterosexualarena behintzat, existentziarekin ongi egokitua sentitzen ez den gizonezkoarena, unibertsotik aparte dagoenarena eta gertatzen zaiona bere gain hartzen ez dakienarena – oinarrizko ahalmen femeninoarekin duen harremanean, Kosmosa haragitua, zorion gorena.
Aipatutako moldatu ezintasun horren testigantza edertasunez egiten saiatzen naiz eta aldi berean gatazka luze honetan dudan erresistentzia nobletuz, ditudan bitarteetako bat da. Bestea, behar den laguntza da, hobeto esanda, ia konponbidea dena maitasuna edo txera da, baina hori ez dago nire mendean, eta eskaintzen digutenean bedeinkatuta bageunde bezala sentitzen gara eta Unibertsoarekin adiskidetzen gara, eta ukatu egiten zaigunean berriro ere kosmikoki deskonektatuta eta gure aiuri subsidiarioan abandonatuta geratzen gara eta berriro ere bizitzaren etsai bihurtzen gara eta gure zoritxarrez margotzen dugu berriro ere.