Ekitaldiak 2014

Kontzertua: Los Bonitos del Norte

Los bonitos del norte

2014.Maiatzaren 24an,19:30etan

Los Bonitos del Norte

"Bonitos del Norte" izengoitia jarri zien Bartzelonako taberna bateko jabeak Samuel eta Francisco Gruber anaiei, mendi aldeko jatorria zutelako.

2010 erdialdera Torrelavegara itzuli ziren, beren jaioterrira. Urte batzuk Bartzelonan tronpeta eta tronboia ikasten eman ondoren, barruan daramaten guztia adierazteko modua emango dien talde bat osatzeaz pentsatzen hasten dira. Beraz, Cristobal beste anaiarekin eta Ruben, Bartzelonatik beraiekin etorri den lagunarekin batera, proiektuari forma ematen hasten dira. Hortik aterako den taldean bateria, perkusioak, baxua, gitarrak, tronpeta, tronboia eta saxoa egongo dira. Instrumentu horietan oinarrituko da Samuel bere konposizioak egiteko.

Punk mugimendua, bere karga kritiko eta sozialarekin, taldeko kideen sustraien parte da, beren hirian, Kantabriako gune industrialean beren familian bertan eta inguruko askoren artean langileen aurkako errepresioa nola bizi zuten ikusiz eta sufrituz hazitako belaunaldi baten emaitza baita.

Gizarteko klase pobre eta kaltetuenen aurka egindako injustizien aurrean erakusten zuten jarrera inkorformista eta errebeldeaz kargatuta, ska, runba, mariachi, rock eta abar askotako erritmoak elkartu zituzten, Kantabriaren bihotzean sortzen ari zen galernari forma emanez.

Inor ez da indiferente geratzen talde honen aurrean; haur, gazte, heavy, punki, hippy, siniestro, aiton-amon, katu eta zakurrek beren abestiak kantatu eta dantzatzen dituzte doazen tokira joaten direla eta jai indartsu bat sortzen dute beren haize, erritmoekin eta errebindikazioz betetako letrekin.

2011ko azaroan, beren erregioan musika lehiaketa batera aurkeztu eta irabazi ondoren, sari horrekin beren lehen diskoa grabatzea lortzen dute, beraiek ekoiztua, "Tiempo para amar" izenarekin. Hortik etorriko dira hamaika kontzertu eta gonbidapen, beren abesti eta zuzenekoen energia onaren emaitza.

Lehen diskoarekin eginiko biratik pilak kargatuta itzuli ondoren, Banda Bassotti, Macaco edo La Gran Orquesta Republicana bezalako banden telonero parte hartu baitzuten, bigarren diskoan lanean hasten dira, beraiek ekoiztua, "Peligroso" izenarekin. Emandako kontzertuetan irabazitako azken zentimora arte inbertituko dute Garate Studios-era grabatzera joanez, Kaki Arkarazo tekniko eta produktorearen esperientzia eta soinua bilatuz.

Orain bira berri bat hasiko dute. Bidean bazaudete, ez aldendu, eta utzi galerna honek eramaten, Bonito Bitamina horretatik pixka bat emango dizue eta.

 


 

 

 

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

Logo ayuntamiento
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©