Ekitaldiak 2014

Hitzaldia: Espresio Tailerra

Talleres de expresion

2014.eko Maiatzaren 9a,19:30etan.

ESPRESIO TAILERRA

Pintura eta buztina
Haurrak, gazteak, helduak
Ikertu, jolastu eta gozatu
Tailer hauek Arno Stern-ek pintatzearen jolaserako proposatutako
baldintzetan oinarritzen dira. Honi Hezkuntza Sortzailea deitu zion.
Tailerren egiturak alderaketa, eredu eta epairik gabeko giroa sortzen du.
Horri esker prozesu sakon bat hasten da, non, jolasa, ikerketa eta lana gauza bera diren; esfortzuz, konpromisoz eta plazerrez burutzen den barne-jarduera.
Baldintza hauetan lorpenez beteriko ikasketa prozesu sakon bati hasiera ematen zaio.
Tailer hauen ezaugarri nagusia talde heterogeneoa da, adin eta
baldintza ezberdineko pertsonez osatua.
Aniztasun horrek pertsonak bakar, ezberdin eta orijinal ikusarazten ditu. Era horretan, norberak nahi eta behar duena egiteko aukera eskaintzen duen eremu bat eratzen da. Hau da, zu zeu izateko gune bat; zu zeu gainontzekoen artean.
Horretarako, tailerrak espazio pertsonalaren eta kolektiboaren arteko oreka perfektua du.
Talde bakoitzak ordu eta erdiko saioa izango du astean:
-Pintura Tailerra: asteazkenetan, 17:30etatik 19:00tara
Astelehenetik ostiralera pintura eta buztin tailerretarako talde berriak sortzeko aukera dago.
Parte hartzeko interesa baduzu, eta taldeak era egokian egituratu ahal izateko, nirekin kontaktuan jar zaitez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
helbidearen edo 670 233 893 telefonoaren bitartez. Ahal dudan neurrian zure beharretara egokitzea gustatuko litzaidake.
Informazio gehiago:
www.espresiotailerra.wordpress.com
www.facebook.com/espresiotailerra
NOR NAIZ
Sara dut izena. Nire familiak ez ninduen inoiz pintura klaseetara eraman nahi izan. Nire kabuz pintatzen ikas nezakeela zioten, baina duela gutxi arte ez dut guztiz ulertu zer esan nahi zuten. Beharbada, horregatik ikasi nituen Arte Ederrak, handik gutxira zaharberritzean espezializatzea erabaki nuen arren. 2011ko irailean, Miguel Castrok Zaragozan eman zuen hitzaldi batera joan  nintzen kasualitatez. Bere bitartez Arno Stern-en lana ezagutu nuen. Bat-batean argia ikusi nuen; nire familiak esan nahi zuena ulertu nuen. Beste era batera ikasi daitekeela konturatu nintzen, nahiz eta horretarako konfiantza, materiarekin ikertzeko aukera eta prozesu horretan zure alboan egongo den norbait beharrezkoak diren.
Orduz geroztik, Hezkuntza Sortzaileko formakuntza osoa burutu dut, eta heziketa proiektu ezberdinetan egin dut lan. Orain proiektu zirraragarri honetan murgilduko naiz. Pintura zein buztin-tailerrak eskaini nahi dizkizut. Prozesu, erritmo eta behar pertsonalak errespetatuko diren gune bat. Barrutik kanpora, zure burua garatzeko gune bat.

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©