Ekitaldiak 2014

Kontzertua: Feliu Ventura

feliu ventura-1

2014.eko Martxoaren 14an,19:30 etan.

Feliu Ventura "Referents"

Referents 17 abestiz osatuta dago, haietako 11 bertsio eta homenaldien grabaketa berriak dira, 3 abesti zaharrei hurbilketa berriak dira, eta 4 zuzenean grabatutakoak,bere artxibo pertsonaletik berreskuratutako lanak.

Bertsio aldetik, Hego Amerikako referente diren abestiak("A desalambrar"  Viglietti-rena, "Manifest Jara" Víctor Jararena, "Et done una cançó" Silvio Rodriguezena), Catalunyako protesta abestiari homenaldiak( "Jo vinc d'un silenci"  Raimonena, "Cançó en i"  Pi de la Serrarena,  "Et cobriran de blasmes" Els Esquirols-ena), Ezusteko bikainak , U2ren "Van Diemen's Land", hemen "Pren-me fort" dena, eta Ovidi Montllor oroimenan( "La samarreta" ) eta catalunyaren tradizio popularra, Venturak berreskuratzen duela Mallorcako klasikoaren  "Horabaixa post el sol" bertsio librean. Feliu Venturak efemeridea probesten du eta abesti berri bat eskaintzen digu: Vicent Andrés Estellés (Burjassot (València))"Soledat" poemaren musikalizazioa, lagunduta eta bakarkako bertsioan, poetaren heriotzaren XX.urtemugan.

Referents aukera eman dio ere Xàtivako kantariari estudio azken lanari (Música i lletra) begirada berrituaz  hurbiltzeko: "Adéu"  hirukote eta jazz moldaketa eta "El nus de la corbata" Valentziako kaleko big band  Xaranga de Xàtivarekin.

Referents da ere, azkenik, begirada atzera botatzeko aukera eta Feliu Venturak azken 20 urteetan zuzenean aktuatu duen zenbait momentu eta formazio oroitzeko aukera.Horrela, zinta, CD eta disko gogorren artean hilabeteetako bilaketa ondoren , Venturak zuzeneko eta beste tratamendurik gabeko lau abesti eskaintzen dizkigu "No sé què sent", "Creix", "Com la pell de la bresquilla" eta "Demà",  2006 eta 2011artean grabatuak Bartzelonako L'Auditorin, Burjassoteko Tívolin, eta Xátivako Gran Teatren.

Feliu ventura-2http://feliuventura.bandcamp.com/album/referents

TV3n dokumentala: http://www.tv3.cat/3alacarta/#/videos/4406351

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©