Ekitaldiak 2013
Ipuin kontaketa : "Otarteko batzuen historioa"
Gazte Zurrunbiloa eta Irungo Bilgune Feministak antolatutako Ipuin kontaketa eta analisia.
Gaur egunean oraindik, jendarte matxista kapitalista batek gidatzen du mundua, eta
hau bizitzako arlo eta eremu guztietan atzematen da, ipuinetan ere. Haur literaturan,
familia eredu hetero-patriarkalak ageri dira oraindik ere, orekaren eredu gisa eta
literatura feminista gutxi garatu da haur literaturan.
Hori dela eta Adela Turinek idatzitako liburu feminista bat irakurrriko dugu. Adela Turin,
60ko hamarkadan ipuin eta ilustrazioan hausnarketa eta analisia landu zuen pertsona
garrantzitsuenetako bat da. Artearen historialari eta idazlea, Nela Bosniarekin batera,
bere obra askoren ilustratzailea izan dena, "Dalla parte della bambine" editoriala sortu
zuen. 1975 eta 1980 bitarte, berdintasunaren alde borroka egiten zuten irakasle eta
emakume askorengan eragin handia izan zuten 20 liburu baino gehiago idatzi zituen,
guztiak, nesken alde.
Liburu hauei esker, kalitatezko album ilustratuak sortzeaz gain, ohituak ez ginen
gaitegi bat jarri zen mahai gainean. Batzuek liburu utopiko moduan sailkatu dituzte,
baina utopia bat baino gehiago errebindikazio moduan ikusten dugu. Gertatzen denaren eta horren kontra altxatzen direnen ahotsa
azaleratzen du, haur literaturan garaian gutxi egin zena, eta orain, nahiko gutxi garatzen dena.
Horietako bat irakurriko dugu: "Storia di panini"