Ekitaldiak 2013

Antzerkia: May Gorostiaga, Presente!

may gorostiaga

2013.eko azaroak 30ean,19:30etan.

May Gorostiaga… Presente!!!

Inoiz heldu izan nahi ez zuen umea eszenatokira irteten da… (Une horretatik aurrera, dena idazteko dago. IKUSLE izeneko egile handi horren laguntza ordainezinarekin, eszenak ustekabean kateatuz doaz. Inspirazioak, inprobisazioak eta, batez ere, uneko magiak eragiten dute idatzi bitartean antzez dadin ikuskizuna eta antzeztu bitartean idaz dadin. Ea nola azaltzen diogun SGAEri...).

 

MAY GOROSTIAGA

Antzerkilari kartsu eta polifazetikoa (idazlea, zuzendaria, irakaslea, aktorea, titiriteroa…). Urteak daramatza “kartako” clown-sarioetan eta bat-bateko ikuskizunetan espezializatuta.

Ezagunak dira bere “Clownclusiones” zenbait Jaialdi eta ekitalditan.

Nabarmentzekoak dira beste lan batzuk ere: “Libertad Clowndicional”, “MAY… en pelotas”, “MAY ...en Clowncierto” edo “May Family”.

 

 

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

Logo ayuntamiento
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©