Ekitaldiak 2013

Zinea: TRES CUBANO

trescubano

2013.eko azaroaren 22an,19:30etan.

TRES CUBANO dokumentalaren aurre estrenaldia

Duela urtebete,gidoigilea eta zuzendaria den Felix Martín, Osmar Vázquez, aktorearekin batera, “Tres Cubano” proiektua aurkeztu zuten lagun eta laguntzaileei. Garai hartan,proiektua aurrera eramateko dirulaguntza bila ziren eta Crackvideoandfilms  ekoizlearen  aurreko zenbait lan aurkeztu ondoren,proiektu honetako asmoak azaldu eta  bono bitartez, aportazio txikiak bilatu zituzten. Bono haiek, laguntzaile eta lagunentzako saiorako sarrerak dira, azaroaren 22an, Kabigorrin.

Ikusentzuneko pieza hau dokumental bat da, material guztiak errealitatetik hartuak baitira, baina berresteko tesi bat,edo defendatzeko hitzaldia,espero duenak harritu egingo da.Gaia dago, baina film honetan ez dago ez hitzaldirik, ez azalpenik, ezertaz konbentzitu nahi digutenak. Halaber, badago, neurri batean: erreflexioak, poesia, emozioak.Elkarlana eta belaunaldi arraila.

Musika aldetik, filman karga hadia duena, Ananda Röösli eta Thomas Kagermann alde batetik bere soinu hipnotikoekin eta  Raynier Monserrat  bestalde bere tres eta guitarrarekin, atmosfera berezi bat gehitzen dute.

Tres Cubano  gaur egungo Kubako gizarteari hurbilketa, kronika sentimental moduan, izan nahi du. Hiru gizon eta hiru emakume, famili bereko hiru belaunaldi.  Barne bidaia

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Kabigorri

©