Ekitaldiak 2013

Erakusketa: Betty Pagano

Kabigorri Ateneoan (Peña kalea,1), pintura-erakusketa bat inauguratu da, Argentinan jatorria duen eta Hondarribian bizi den Betty Pagano margolariaren azken lanekin.

Arte Ederretako Doktorea da Bartzelona Unibertsitatean, eta hainbat teknika eta euskarritan egindako lanak aurkezten ditu, naturan inspiratuta; eta koloreak protagonismo handia dauka.

Erakusketa irailaren 28ra arte egongo da zabalik, eta ostegunetik igandera bisitatu daiteke arratsaldeko 7etatik aurrera.

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Kabigorri

©