Ekitaldiak 2013
Coop-57 -ren aurkezpena

2013ko uztailaren 18an 19:00 tan
Ekonomia Astea antolatu du Bidazi elkarteak, hiru saiotan banatuta. Lehenengo bi saioak Nafarroan izango dira, Beran eta Lesakan hain zuzen, eta hirugarrena Irunen egingo dugu. Hala, jardunaldien asmoa da elkartasun ekonomiaren gaineko gogoeta egitea, eta horretarako bide hori jorratzen ari diren hainbat eragileren esperientzia baliatuko dute. Bidazik Fiare, Coop57 eta Trukeados taldeekin batera antolatu ditu jardunaldiak. Honakoa da egitaraua:
Hilak 11, osteguna: Berako (Nafarroa) Beralandetan, 19:00etan, Coop57 proiektu etiko eta sozialen finantzazioa bermatzen duen taldeko nahiz Trukeados denbora bankuko kideen hitzaldia.
Hilak 16, asteartea: Lesakako (Nafarroa) erabilera anitzeko aretoan, 19:00etan, Con tu dinero dokumentalaren emanaldia eta Fiare banka etikoko kideen aurkezpena.
Hilak 18, osteguna: 19:00etan, Kabigorrin, Coop57ko kideen hitzaldia