Ekitaldiak 2012

Zineforum • Kontsumismoa

cineforum enero 12Gauzen istorioa

2012ko urtarrilaren 22an 17:30 tan

Dokumental honetan, kontsumitzen ditugun produktuen prozesua ikusten dugu, bere jatorritik "heriotzara", baita bidean parte hartzen duten faktore guztiak ere. Produktuak fabrikatzeko behar diren materiak ateratzen diren herrietan zer gertatzen denari buruz hitzegiten du, politiko eta finantzien paperaz, eta kate horretan gutariko bakoitzak duen paperaz ere. Bere mezua ez da fatalista, errealista baizik. Bukaeran eskala txikian ekonomia errealaren berraktibatzearen mezu itxaropentsua transmititzen du.

Zaharkitzapen programatua

Kontsumo katearen zati txiki bat baino ez izan arren garrantzi handia du. Erosten ditugun produktuen iraupena gero eta txikiagoa dela ez da sekretu bat, eta hau ez da kasualitate hutsa.
Dokumentala ikusi ondoren hobeto ulertuko dugu.

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©