Iñigo Muguruzari, maitasunez.

 

crespon-negroAlbisteak ostegunean (hilak 5) astindu gintuen, eta horrekin batera, harridura, atsekabea eta tristezia iritsi ziren.

Gure proiektu komunean duela urte batzuetatik parte hartzen zenuen, eta denbora horretan, Kabigorriko taulara musika talde onak ekartzeaz arduratu zinen. Horrela, zure eskutik Eneritz Furyak, Oscar Benas, Los bonitos del Norte, Begiz begi, Feliu Ventura, Josu Bergara, Estankona, Malick Diaw eta Amparanoiako Amparo Sánchez... iritsi zitzaizkigun.

Geroago, eta ahal izan zenuen arte, Ateneoko kudeaketa taldearekin bat egin zenuen lehenengo lerrotik laguntzeko jardueren programazioan, baina, jakina, zure indargunea eta erreferentea musika zen.

Plazer hutsa zen zurekin lan egitea, beti atsegina, adeitsua eta begirunetsua.

Gogoan zaitugu.
Gogoan zaitugu gitarra eskuan, 12 metro koadroko gure agertokian, une desberdinetan eta talde desberdinez. Lasai eta irribarretsu zaitugu gogoan, Irunabarreko "bertso" saioez gozatzen hileroko lehen ostegunetan.

Zure alabetako batekin egon zinela ere gogoratzen dugu, "zientzi-pote" zikloko hitzaldi batean, unibertsoaren fenomeno harrigarri batzuk entzuten. Hau komentatu zenigun: zure alabari hainbeste gustatu zitzaion hitzaldia, non zientziaren espezialitate horrekin zerikusia duen zerbait ikastea pentsatu baitzuen etorkizunari begira.

Eta ikusten zaitugu, duela aste gutxi, Kabiko barraren izkina batean, agurtzen zintuztenekin hizketan, beti bezain hurbil eta goxo.

Eskertzen dizugu autogestionatzen den proiektu kolektibo honen aldeko apustua egiteagatik. Hogei urte luzeetako ibilbidea egin du proiektuak, tokia eta adierazpena eskainiz kultura askeago, anitzago eta intsumituagoaren aldeko apustua egiten dutenei.

Plazer eta ohore handia izan da zu bazkide eta adiskide gisa ondoan edukitzea. Agian ez dakizu hau, baina zu estimatzea eta maitatzea denbora laburreko kontua zen; egia esan, prozesu azkarra eta saihestezina zen.
Eskerrik asko zinen bezala izateagatik. Adiorik ez, Iñigo!


Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©