SAHARAREN ALDEKO XV KARABANA

Cartel CARAVANA XV-- web vertical

2019.eko urtarrilaren 24tik 26a bitarte.

SAHARAREN ALDEKO XV KARABANA

Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XV. elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 44 urte han bizi dira  165.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.

Lagundu nahi baduzue, urtarrilaren 24tik 26ra arte, KABIGORRI ATENEORA atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta konpresak ekar ditzakezue.

Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen dizuegu, baizik eta plastikoz bilduta; hara eramateko hobeak dira eta.

Halaber, 2019ko uztailan eta abuztuan gure herrira etorriko diren 10-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu saharrarentzat harrera-familiak behar ditugu. Zuen seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzea eta baloratzea nahi baduzue, eta interesatuta bazaudete elkar-harrerapen horrekin, Udalako Ongizate Sailara ala TADAMUN ELKARTERA argibide bila (telefonoa 666 50 13 50) jo dezakezue, 2019ko martxoaren amaiera arte.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©