Ekitaldiak 2025

Festa: 50 urte Paquito gabe

festa50-web

2025.eko azaroaren 20,19:00tik aurrera.

50 urte Paquito gabe

Non zeunden duela 50 urte?, gogoratzen duzu nor hil zen?

Pista bat: Mil años tardó en morirse, pero por fin la palmó., los muertos del cementerio están de Fiesta Mayor...

1975ean gertatu zela gogoratzen ez baduzu, pista batzuk emango dizkizugu: Canuto alkatea zen, Real Unionek Sanse 3-0 irabazi zion Galen, Itzuliaren lehen etapa Irundik atera zen apirilaren 14an, Gabonetako loteria Landetxan soldadutza egiten ari zirenei egokitu zitzaien, geralekua zutik zegoen, Bidasoa  eta Uranzu zinemak ere bai...

Bada, azaroaren 20an, ostegunean, 50. urteurrena aprobetxatuz, Kabigorrin elkartuko gara pixka bat dibertitzeko.

Anima zaitez eta ikusiko dugu elkar.

 

Kabigorri

©