Ekitaldiak 2024
Dokumentala/Hitzaldia: ¡Acuerdo Humanitario YA!
2024.eko Urriaren 3a,19:30tan.
¡Acuerdo Humanitario YA!
Akordio Humanitarioa YA! Komunitate afrokolonbiarrek Kolonbiara eta mundura egindako deia da, Buenaventurako ibai-arroetan familiei eragiten dien giza eskubideen urraketa sistematikoari amaiera emateko.
Gatazka armatuak bortizki jotzen ditu arro horiek: legezko eta legez kanpoko talde armatuak daude eremua kontrolatzen, eta horrek arriskuan jartzen du bertako herritarren bizia. Akordio Humanitarioa YA! aktore armatuei eta Kolonbiako Estatuari zuzendutako eskakizun urgentea da, bizitza bere forma guztietan mehatxatzen duen sistema baten egiturazko arazoak azaleratzen dituena. Aldi berean, erresistentzia borrokak eta komunitateen auto-babeserako estrategiak nabarmentzen ditu, babestu eta entzutea merezi duten bake ekimenak ordezkatzen dituztelako.
Dokumentala landako eta hiriko Buenaventuran zentratzen da, euren lurraldeak utzi dituzten komunitateen eta bertan irauten dutenen historia kontatuz. Gainera, erkidego horien eragina babestu nahi du, Komunitate Beltzen Prozesuarekin (PCN) batera, ekimen propioetan antolatuta baitaude, eta talde armatuekiko bake-mahaietan egotea eskatzen baitute.
Juan Santoyo zuzendaria (Human Connet koordinatzailea) eta Manoli Etxeberria (Komite Internazionalistak, Kolonbiako Lurraldean bizitza, bakea eta iraunkortasunaren aldeko Karabana Humanitarioa parte-hartzailea) bertan izango dira.