Ekitaldiak 2024

Topagune: Death Café (17)

 

2024.eko Otsailak 15a,17:30etan.

Death Café

Gogoratu jarduera berriz hasteko aukera izango duten lehenengo 15 pertsonak izango direla... ZAIN GAITUZUE!!!!.Death Cafe 15 Otsaila-web

Death Cafe heriotzari buruzko eztabaida-talde antolatu bat da, gidoi itxirik eta helburu zehatzik gabea. Helburua da heriotzaren kontzientzia soziala sustatzea hainbat ikuspuntutatik, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiari buruz hitz egiteak dakarren tabua hausteko.

Death Cafe modeloa Jon Underwoodek eta Sue Barsky Reidek garatu zuten, Bernard Crettazen ideietan oinarrituta. 2011tik ia 4.000 saio egin dira 40 herrialde baino gehiagotan.

Death Cafe-n, kafe bat eta bizkotxo bat hartu bitartean bakarrik hitz egin nahi da askatasunez heriotzaz. Ez da dolurako laguntza bat, ezta esperientzia pertsonaletarako laguntza leku bat ere. Ez du dirurik bildu nahi. Halaber, ez du topaketaren ondoriorik atera nahi. Isilpekoa eta errespetuzkoa da.

 

Informazio eta izen ematea : whatsapp 623 16 58 50

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.


Bidasoa Zurekin,Comarca Compasiva

Gaixotasun kroniko aurreratua duten edo hiltzeko prozesuan dauden pertsonei eta haien zaintzaileei laguntzeko elkartea.


 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©