Ekitaldiak 2023

Kontzertua: Volaverunt

Volaverunt kartelajpg-web

2023.eko urriaren 28a, 19:30tan.

Volaverunt

Volaverunt Irungo pop rock talde bat da, eta bere gaiak lantzen ditu.
Musikarekiko zaletasun biziak bultzatuta, abentura honi ekin diogu 2018an. Hala ere, hainbat arrazoirengatik (pandemia barne), orain erakutsi ahal izango dugu gure lana.


Taldeko kideek esperientzia zabala dugu Hegoalde eta Iparraldeko herri eszenan.


Volaverunt hauek gara:
- Oier Querendez- Gitarra (Hendaia)
- Julen Baleztena - Bateria-( Bera)
- José Luis Marugan- Behea-(Irun)
- Mariano Maiza - Gitarra eta ahotsa - (Irun)

Volaverunt dagoeneko hegan egin duten lau gizabanakoren ametsa da, batzuetan altu, eta, besteetan, lurraren arrasean. Askotan izutu ziren arren, ez zioten uko egin eta ez diote inoiz hegan egiteari uko egingo.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©