Ekitaldiak 2023

Kontzertua : Santalla

Santalla kabigorri-kartela-web

2023.eko Maiatzaren 13a, 19:30tan.

Santalla

Santalla, duela hiru urte jaio zela esan genezake, bere abeslari eta konpositore Gorka Santallak, konfinamendu betean zegoela, instagram (@gorkasantalla) kontu bat irekitzea erabaki zuenean. Bertan, profil poetiko eta melodikoagatik konposatzen duen beste proiekturako baztertuak izan ziren abesti batzuk partekatzea erabaki zuen: Malforta indierock banda (@malfortaband).

Luis Eduardo Aute (@luiseduardoaute_oficial) kantautorearen heriotzak, noren Santalla jarraitzaile eta miresle sutsua zen, inspiratu zuen sareetan ahotsarekin eta gitarrarekin erakutsi zuen lehen kantuaren konposizioa: artistari egindako omenaldia, non bere obra eskertzen zion, bere abestirik ezagunenetako askori keinuak eginez. Abesti honen ondoren beste asko etorri ziren formatu berean: kantu erdi biluziak bere eskeleto melodikoan eta ahotsean, hilabeteek aurrera egin ahala sortuak eta konponduak izateko beharra piztu zutenak.

Helburu horrekin, Pepelu Garnica (multi instrumentista eta gitarra bakarlaria Malfortan) eta Lanbroa pop progresiboko taldeko musikariak (@lanbroa н_taldea) batu ziren pixkanaka: Karlos Zubikoa (baxua), Mikel Goñi (gitarra) eta Xabier Dols (perkusioa).

Talde osoarekin debuta egiteko abestien hazia erein eta hiru urtera, musika maite duen lagun talde honek bere ibilbide musikalari hasiera eman dio, udaberri eta uda honetan, oraingoz, etxean biratuko duten proiektu intimista honekin.

Ezinbesteko rara avis bat, mugitzen garen eta artatzea gomendatzen dugun garai musikal ilun honetan.

Goza dezazuela

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©