Ekitaldiak 2023

Sari banaketa : Asun Casasola VIII. ipuin labur lehiaketa

kartela-web

2023.eko martxoaren 9a, 19:30tan.

Sari banaketa : Asun Casasola VIII. ipuin labur lehiaketa

2008ko Sanferminetan Nagore Laffage gazte irundarra ezetz esateagatik erail egin zuten. Ordutik hona,Nagoreren ama den Asun Casasolak aurrera eramandako borroka emakume guztien askatasunaren sinbolo bihurtu da. Ama honek erakutsitako kemena eta borrokarako grina izugarria izan da eta eredu honi aitortza egiteko asmoz sortu zen "Asun Casasola Ipuin Lehiaketa" 2013an. Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen lehiaketa, eta literatura lagun, horretan dihardugu urtez urte. Hitzak josiz, berdintasuna osatzen.

Aurten sariak banatzeko ekitaldia Kabigorrin egingo da, lunch batekin batera.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©