Ekitaldiak 2023
Erakusketa:Rudy
2023.eko urtarrilaren 19tik otsailaren 25a bitarte.
Rudy
Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa kultur etxeak, Rudyren obrare
n zati bat aurkezten du. Erakusketa,
sortu berri diren hamabi koadrok osatzen dute.
Erakusketak "BIDASOAN IBIALDI" izena du. Doako sarrera da eta
urtarrilaren 19tik otsailaren 25era arte bisita daiteke, ostegun, ostiral
eta larunbatetan, arratsaldeko 7:00etatik 10:00ak arte.
Rudyk – berakoa (Nafarroa) eta Irunen bizi dena – Bidasoako eskola
zaharraren ñabardura nabarmenak ditu. Txiki‐txikitatik hasi zen bere
jarduera piktorikoa. Erakusketak, 80ko hamarkadaren erdialdera,
pixkanaka hasi ziren.
Rudyk dio: "Nire ingurune hurbilenarekin maiteminduta, Bidasoaren
azken zatiaren edertasuna munduari erakustea nire helburua da.
Horregatik, nire obran Nafarroako, Gipuzkoako eta Iparraldeko
txokoak agertzen dira. Paisaiaren eta haren osagaien behaketa
zehatza egiten dut. Horregatik, bizitza ikusten dudan bezala
margotzen dut".