Ekitaldiak 2022
Antzerkia : Los Caminos de la Vida
2022.eko ekainak 4a, 19:15etan.
Los Caminos de la Vida
'Los caminos de la vida' antzezlana emakume errefuxiatu eta migratzaileek 2020/2021 ikasturtean egindako ahalduntze prozesuaren emaitza da. Bertan, partaideen bizitza-istorioak ezagutzeko aukera izango dugu. Kuluxka Antzerki Taldeak Aiaraldean egiten du bere lan gehiena, bertan jaio baitzen. Artea Sareari egin zion antzezlanaren proposamena eta Mundubat Fundazioak ideia hori babestu zuen. "Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin ideia hori egi bilakatzeko aukera ikusi genuen", azaldu du Sara Martinek, Mundubat Fundazioko Genero Departamentuan eragin politikoan arduraduna dena. "Oso esperientzia aberasgarria izan da, emakumeentzat bereziki".
2020ko irailaren 27an aurzkeztu zen lehenengo aldiz Facebook Live bitartez, Arteako frontoitik zuzenean. Tailerretan honako tokietako emakumeek hartu zuten parte: Aljeria, Kolonbia, Georgia, Maroko, Albania, Nikaragua eta abar.